Jean Arthur
Jean Arthur | |
---|---|
(1939) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gladys Georgianna Greene |
Jaiotza | Plattsburgh, 1900eko urriaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Carmel-by-the-Sea, 1991ko ekainaren 19a (90 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, unibertsitateko irakaslea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Enplegatzailea(k) | Vassar College (en) |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
|
Gladys Greene (izengoitia: Jean Arthur) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen (New York, 1900eko urriaren 17 – Carmel, Kalifornia, 1991eko ekainaren 19a). Argazkietarako modelo-lanak egin ondoren, zineman John Forden Cameo Kirby (1923) filmarekin egin zuen debuta. Columbia etxeak kontratatu zuen, eta film soinudunak egiten hasi zirenean, komediaren generoan espezializatu zen. Zuzendaririk handienekin lan egin zuen: John Fordekin The Whole Town´s Talking (1934), Cecil B. De Millerekin The Plainsman (1936), Frank Borzagerekin History is Made at Midnight (1937), Mitchell Leisenekin Easy Living (1937), eta Frank Caprarekin Mr. Deeds Goes To Town (1936), You Can´t Take it With You (1938) eta Mr. Smith Goes To Washington (1939). Azken film hauetan Gary Cooper eta James Stewartekin batera jardun zuen protagonista gisa. 1940ko hamarraldian film gutxiagotan parte hartu zuen: Billy Wilderren A Foreign Affair (1948), eta George Stevensen The Talk of Town (1942), The More the Merrier (1943) eta Shane (1953). Hori izan zen bere azken filma. Ondoren, telebistako zenbait programatan ere agertu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |